16:00etan hasita, Getariako Sprint Triatloia jokatuko da larunbat arratsaldean. Korrikalarien joan-etorriek eragina izango dute inguruko trafikoan. Hala, probaren antolatzaileek eta Zumaiako udaltzaingoak aholku eta gomendio batzuk egin dituzte.
- Zarautz - Zumaia artean AP-8 autobidea erabiltzea gomendatzen da, Getarian trafiko pilaketak ekiditeko.
- Getaria - Zumaia (N-634) zabalik (berdin Askizu eta San Prudentziok ere) betiere arretaz gidatuz, aurkako noranzkoan lasterketa dator eta. Gaztetape hondartzarako bidegurutzea Ertzaintzak kudeatuko du, bidegurutzean lasterkarien sartu-irtenak lehenetsiz eta babestuz. Trafikoa geratu egingo da puntualki, lasterkariak igarotzeko momentuan soilik.
- Zumaia - Getaria (N634) itxita (16:00-17:30 bitartean):
- Zumaiatik - Getariara, Zarautzetik bueltan AP-8 errepidea erabiltzea gomendatzen da
- Meaga - Zumaia (GI-2633) itxita (16:15-17:30 bitartean).
- Zumaia - Meaga zabalik, baina arretaz gidatuz, aurkako noranzkoan lasterketa dator.
- Zumaia - Zarautz (N634) itxita (16:15-17:30 bitartean):
- AP-8 autobidea erabiltzea gomendatzen da.
- Zumaia - Meaga (Oikiatik) zabalik baina arretaz gidatuz, aurkako noranzkoan lasterketa dator eta.
- Meaga - Zarautz (GI-2633) bi noranzkoak zabalik (Elkanorako bidegurutzera arte).
- Getaria - Zarautz (N-634) bi noranzkoak zabalik, arretaz gidatuz Getariako sarrera-irteeran.
- Askizu eta San Prudentzio - Getaria itxita (16:00-17:40).
- Getaria - Meaga (GI-3391) itxita (16:00-17:15), berdin Balenziaga, Potzuaga, Magallanes, Akerregi, Erruera eta Eizaga auzoen kasuan (Zarautz aldetik zabalik)