Plaza dantzek eta erromeriak Ondartxo dantzariz bete dute

Maria Maya Manterola 2023ko maiatzaren 22a

Eguerdiko Zutrik taldearen kalejiraren ondotik, jende ugari bertaratu zen Ondartxo plazan ezarritako eszenatoki ingurura. Plaza dantzak egin zituzten lehenbizi Astinduko kideek nahiz bertaratutako dantzazaleek, eta erromeria izan zen gero, Trikidantz taldearen eskutik. 

Maiatza Dantzan egitasmoaren barruan, egun handia izan zen larunbatekoa. Izan ere, eguerdian bazterrak girotu zituen kalez kale aritu zen Zutrik taldearen kalejirak. Arratsaldean, berriz, Ondartxoko eszenatokiaren bueltan elkartu zen haur, gazte zein heldu, plaza dantzetan aritzeko. Gero, Trikidantz taldearen erromeria doinuekin jarraitu zuten dantzan bertaratutakoek. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide