Astelehenera arte eman daiteke izena Musi-K udalekuetan

Maria Maya Manterola

Musika, dantza nahiz askotariko jolasak landu ohi dituzte haurrei zuzenduriko saio horietan. Uztailaren 17tik 28ra bitartean izango dira aurten, goizez.

Landarbaso abesbatzarekin, musika landu ohi dute haurrei zuzendutako Musi-k udalekuak deituriko saio horietan, baina baita dantza nahiz askotariko jolasak ere. Uztaileko bigarren hamabostaldian izango dira aurtengo udalekuak, hain zuzen, uztailaren 17tik 28ra bitartean.

HH4 eta LH6 maila arteko haur eta nerabeei zuzendutako ekimena da, eta goizez izango dituzte saioak, 09:30ean hasi eta 13:00etara arte. Astelehena da izena emateko azken eguna. Informazio gehiagorako, alondegia@zumaia.eus helbidera idatzi daiteke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide