Udal eta foru hauteskundeak 2023

Josemi Antia: "Gu beti agertu gara alokairuaren prezioak mugatzearen alde"

Erredakzioa 2023ko mai. 24a, 19:17

Josemi Antia, Zumaiako EAJren alkategaia. (Maria Maya Manterola)

EAJren alkategaiak Baleike.eus-eko erabiltzaileek elkarrizketa digitalean egin dizkioten galderak erantzun ditu; 27, guztira. Bihar, EH Bilduren zerrendaburuaren txanda izango da, Iñaki Ostolazarena, hain zuzen. Herritarrek galderak bidal ditzakete oraindik. 

Josemi Antia EAJren alkategaia Baleikeren egoitzan izan da gaur arratsaldean, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) igandeko udal hauteskundeen atarian prestatu duen elkarrizketa digitalean. Baleike.eus-eko erabiltzaileek egindako galderei erantzun die Antiak; guztira, 27 galdera erantzun ditu. Ondoko lotura honetan irakur daiteke elkarrizketa digital osoa.

Bihar, Iñaki Ostolaza EH Bilduren alkategaiaren txanda izango da, eta galderak hari bidaltzeko, honako lotura honetan dago aukera. Atzo, berriz, PSEE-EEko Duñike Agirrezabalagaren txanda izan zen, eta honako loturan ikus daiteke elkarrizketa digitala. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide