Zumaiako EH Bilduren alkategai Iñaki Ostolaza Baleikeren egoitzan izan da gaur arratsaldean, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) igandeko udal hauteskundeen atarian prestatu duen elkarrizketa digitala egiten. Herritarrek 56 galdera egin dizkiote Ostolazari eta honako lotura honetan irakur daiteke elkarrizketa digital osoa. Hemen irakur daiteke herenegun PSE-EEren alkategai Duñike Agirrezabalagari egindako elkarrizketa digitala, eta hemen, berriz, Josemi Antia EAJren alkategaiarena.