Udal eta foru hauteskundeak 2023

Herritar ugari bertaratu da goizean zehar hauteslekuetara

Maria Maya Manterola 2023ko mai. 28a, 12:30

Goizean goiz zabaldu dituzte hauteslekuak, eta ordutik, hainbat zumaiar gerturatu da udal eta foru hauteskundeetako botoa ematera. Guztira, 7.970 herritar daude boza ematera deituta.

Zumaiarrak goizean goizetik hasi dira udal eta foru hauteskundeetarako botoa ematen horretarako atondutako bi hauteslekuetan. 9:00etan zabaldu dituzte mahaiak, eta ordutik herritar ugari bertaratu da bere botoa ematera; 20:00ak bitartean izango dute horretarako aukera boza ematera deituak dauden 7.970 zumaiarrek. Herritarrekin batera, alkategaiek ere eman dute dagoeneko beren botoa.

Hauteskundeetako parte-hartze datuak 14:00etan eta 18:00etan emango dituzte, eta 20:00etan itxiko dituzte hauteslekuak; ordura arte izango dute azkoitiarrek, hala nahi badute, botoa emateko aukera. Ondoren hasiko dira bozak kontatzen, eta handik gutxira jakingo dira lehen emaitzak.

Hain justu, Baleikek hauteskunde egunaren jarraipen berezia egingo du gaur egun osoan zehar. Zehazki, webgunean argazki bildumak, bideoak, parte hartze datuak eta abar eskainiko ditu herriko hedabideak egun osoan zehar. Gainera, 20:00etatik aurrera, emaitzen berri ere emango du, eta alderdien eta alkategaien erreakzioak ere bilduko ditu. Erlo telebistan ere ikusi ahal izango dira bozen eskualdeko herrietako emaitzak.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide