Iñaki Ostolaza izango da Zumaiako alkatea 2023-2027 agintaldian, eta hark nahiz udalbatza osatuko duten zinegotzi guztiek ekainaren 17an, larunbatez, hartuko dute kargua. Ordua zehazteko badago ere, egun horretan osatuko dute udalbatza berria, udaletxeko areto nagusian.
Ostolaza funtzioetan da alkate atzoz geroztik; izan ere, bera izan da alkate bukatzear den agintaldian ere. Hark jasoko du Zumaiako aginte makila berriro ere, EH Bilduk gehiengo osoz irabazi baititu udal bozak. Zehazki, aurreko agintaldian baino zinegotzi bat gehiago lortu du koalizioak, hamar; EAJk, berriz, bat galdu du, eta PSE-EEk mantendu egin du zuen hautesle bakarra.
Dena den zinegotzietan aldaketak izango dira. Honako herritar hauek osatuko dute udalbatza berria: