Elkarretaratzea egin dute Saregile plazan Gasteizko hilketa matxista salatzeko

Erredakzioa 2023ko maiatzaren 30a

Gaur 20:00etan egin dute elkarretaratzea Saregileen plazan. (Intza Trula)

Bi asteren barruan Euskal Herrian gertatzen den bigarren hilketa matxista da Gasteizkoa.

Arratsaldean elkarretaratzea egin dute Saregileen Plazan Bilgune Feministak deituta, igandeko hilketa matxista salatzeko. Gasteizen 32 urteko emakumezko baten hilotza aurkitu zuten igandean apartamentu hotel bateko logela batean, bortxa zantzuekin. Ertzaintzak adierazi duenez, indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira kasua, eta haren bikotekide ohia atxilotu dute dagoeneko Zaragozan. Bi asteren barruan Euskal Herrian gertatzen den bigarren hilketa matxista da Gasteizkoa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide