Haur, gazte eta helduak bi gurpilen gainean jarri, eta bide batez, mugikortasun jasangarria sustatu, jarduera fisiko osasuntsua bultzatu eta aisialdi modu berriak ezagutzeko asmoz, Bizikleta Eguna antolatu du beste urte batez Zumaiako Udalak.
Bizikleta irteerak, ginkana eta zozketak, eta bizikleta ikuskizuna izango dira larunbatean, besteak beste. Parte hartzaile guztien artean, gainera, bi bizikleta zozkatuko dituzte.
Haur eta gaztetxoen bizikleta proban parte hartzeko, mendiko bizikleta eta kaskoa edukitzea ezinbestekoak direla ohartarazi dute. Parte hartzaile guztiei banatuko diete ogitartekoa 12:00etan, eta 14:00etan paella izango da bazkaltzeko. Arratsaldean, berriz, kimu eta infantil mailako txirrindularitza txapelketa, jolasak eta ikuskizunak izango dira.
Egitaraua
- 09:30ean gazte eta helduen bizikleta irteera Elorriaga aldera (+12 urte).
- 10:00etan haurren bizikleta irteera Basustagañera (8-11 urte).
- 12:00etan, ogitartekoa parte hartzaile guztientzat.
- 12:30ean, bizikleta zirkuitua eta ginkana haur eta gazteentzat.
- 12:30ean, bikingo bizikleta baten fabrikazio prozesua.
- 14:00etan, Paella bazkaria.
- 16:30ean, kimu eta infantil mailako txirrindulari proba.
- 17:30ean, sari banaketa.
- 18:00etan, bizikleta jolasak.
- 19:00etan, bizikleta ikuskizuna.
Trafikoan aldaketak
Arratsaldean, 16:00etik 17:30era bitartean txirrindulari proba izango da herrian, eta eragina izango du trafikoan. Ondorengo kaleak trafikoarentzat itxita egongo dira aipatutako ordu tartean: Axular ibiltokia, Bidabeazpia kalea, Bonbillobekoa kalea, Bidezarreta kalea eta Jadarre auzunea.
Dena den, 16:45etik 17:00etara bitartean trafikoa irekiko da bertako bizilagunen ibilgailuak sartu eta atera daitezen.