Musika eta Dantza Eguna ospatuko dute bihar, larunbatarekin, Zumaian. Zortzi eragilek bat egin dute eguna antolatzeko –Zutrik Trikitilari Elkarteak, San Pedro Abesbatzak, Zumai txarangak, Astinduk, Udal Txistularien Bandak, Udal Musika Bandak, Musika Eskolak eta Zumaiako Udalak–, eta egitarau oparoa osatu, egun osoan zehar herriko kale eta txoko ugari alaitzeko.
10:00etan hasiko dira ekintzak: txistulariak herrigunean zehar arituko dira, eta dultzaineroak Alai auzategi ingurura joko dute. Gero, iluntze partera bitarte luzatuko da programazioa. Hona hemen egitaraua, ordu ordu:
- 10:00etan Diana Zumaiako Txistulari Banda eta Dultzainekin Alai Auzategitik hasita.
- 11:00etan San Pedro Abesbatza eta Musika eta Dantza eskolako kantuko ikasleak. Ondoren kalejira Zumaiako Txistulari Bandarekin Moilaberrira.
- 11:45ean San Pedro Abesbatza eta Musika eta Dantza eskolako kantuko ikasleak. Ondoren kalejira Zutrik taldearekin; Moilaberrin hasi eta Erribera kaletik Kofradiaraino.
- 12:30ean Astindu eta Musika eta Dantza eskolako dantzariak. Jarraian kalejira Zutrik taldearekin Martxoak 8 plazara.
- 13:15ean Astindu eta Musika eta Dantza eskolako dantzariak. Ondoren kalejira Zumaiako Musika Banda, Zumai Txaranga eta Musika eta Dantza Eskolako musikariekin Ondartxo Plazara.
- 14:00etan Musikariak, Dantzariak eta Abesbatzak.
- 19:00etan Musika eta Dantza Eskolako Konboak, Mari Kalean.