'Una buena persona' eta 'Patti y la furia de Poseidón' filmak asteburu honetan Aita Marin

Intza Trula 2023ko ekainaren 2a

Bi film egongo dira ikusgai asteburu honetan Aita Mari aretoan; 'Una buena persona' eta 'Patti y la furia de Poseidón'.

Allisonek (Florence Pugh), etorkizun bikaina duen neska gazteak, eta Danielek (Morgan Freeman), bere senargaiaren aitak, galera tragiko bera izango dute. Krisi garai honetan, bi protagonistek adiskidetasun bat eratzen dute, beren errua gainditzeko eta askatasuna aurkitzeko beharrezkoa den errukia eta barkamena sortzen dituena. Gaurtik astelehenera bitartean izango da film hau ikusteko aukera zineman, 19:30ean. Sarrerak hemen eskuragarri. 

Bestetik, haurrentzat 'Patti y la furia de poseidón' filma egongo da ikusgai. Bizitza bakean igarotzen da Yolcosen, antzinako Greziako portu-hiri eder eta oparo batean, Poseidonen haserreak herria mehatxatzen duenean. Sagutxo batek eta adoptatu zuen katuak Jason zaharrari eta bere argonautei lagunduko diete konturatu gabe hiria salbatzeko asmoan. Baina operazioak mitologiako izaki arriskutsuenei aurre egitera eramango ditu. Igandean izango da, 17:00etan. Sarrerak hemen eskuragarri.

 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide