Herriko bi traineruak lehiatu dira gaur eguerdian Zarautzen jokatu den Gipuzkoako Traineru Txapelketan. Banderak ez ezik, Euskadiko Txapelketarako txartelak zeuden jokoan, eta lehia estua izan da gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Bietan, hiru segundoz azpitik sailkatu dira aurreneko bi taldeak: gizonezkoetan Hondarribia eta Donostiarra, eta emakumezkoetan Donostiarra eta Orio.
Banderak Hondarribiak eta Donostiarrak eraman dituzte azkenean, eta Euskadiko Txapelketan gaurko sailkapeneko aurreneko lau traineruak lehiatuko dira bai gizonezkoetan, bai emakumezkoetan.
Zumaia seigarren izan da emakumezkoetan, eta bederatzigarren, berriz, gizonezkoetan. Beteranoetan ere lehiatu dira zumaiarrak, eta laugarren egin dute. Garaipena Badok13 taldeak lortu du.
Zaletu zumairrek ez dute hutsik egin, eta elastiko gorri dezente ikusi dira Getarian bertan nahiz Getaria eta Zarautz lotzen dituen ibilbidean.
Behean ikus daitezke gaurko lehiako emaitza guztiak.


