Itxas Gain hirugarren, Espainiako taldekakoan

Maria Maya Manterola 2023ko ekainaren 5a

Aranjuezen (Madril, Espainia) lehiatu ziren Zumaiako piragua elkarteko hamazazpi kirolari. Taldeko kideek emaitzak bikainak sortu zituzten, eta horiei esker lortu du Itxas Gainek taldekako sailkapenean postu ona.

Kadete mailakoengandik hasi eta beteranoen kategoriara arteko piraguista zumaiar ugari izan da igaro berri den asteburuan Aranjuezen jokatutako Espainiako ibaien txapelketan. Itxas Gaineko kideek lortutako emaitza ezinhobeei esker, hirugarren postua lortu dute taldekako sailkapenean nesken ligan, eta bigarrena Liga Iberdrola Guerrerasen. 

Hona hemen zumaiarrek Aranjuezeko txapelketan lortutako emaitzak:

  • Kadete k1 mutilak: 
    -Xabat Bergara: 19
    - Andde De Anta: 35
  • Kadete k2 mutilak:
    -Asier Aizpurua eta Josu Lazkano: 4
    -Oihan Irizar eta Julen Arakistain: 9
  • Kadete k1 neskak: 
    - Ana Martinena: 9
  • Kadete k2 neskak: 
    - Maddi Uzkudun eta Izar Iruretagoiena: 4
  • 23 urtez azpikoak, mutilak: 
    - Aimar Amundarain: 22
  • 23 urtez azpikoak, neskak: 
    - Josefa Molina: 2
    - Eider Amundarain:3 
    Senior gizonezkoak:
    -Martin Egaña: 7 
    Senior emakumezkoak:
    - Irati Osa: 2
  • 50 urtetik gorako gizonezko beteranoak: 
    - Xabier Osa: 2
  • 50 urtetik beherako emakumezko beteranoak:
    - Maite Etxabe: 1
  • 50 urtetik beherako mistoa:
    - Eñaut Aizpurua eta Maite Etxabe: 1

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide