Giro ederra izan zen nagusi joan den larunbatean, hilak 3, Zumaian. Izan ere, goizean goizetik, Musikaren eta Dantzaren Eguna ospatu zuten hainbat eragileetako kideek bat eginda, eta herriko txoko eta kale ugari alaitu zituzten.
Hain zuzen, zortzi eragilek bat egin dute eguna antolatzeko: Zutrik Trikitilari Elkarteak, San Pedro Abesbatzak, Zumai txarangak, Astinduk, Udal Txistularien Bandak, Udal Musika Bandak, Musika Eskolak eta Zumaiako Udalak. Azken honek eskerrak eman nahi izan dizkie gainerakoei eguna antolatzeko egindako ahaleginagatik.