Inkestaren emaitza: 2022-2023 ikasturtea

Zumaia 2050ean: ekonomia

Erredakzioa 2023ko eka. 7a, 16:05

Ekonomia arloari dagokionez, inkestan parte hartu duten gehienek kezka handia dute herriko merkataritzaren etorkizunaren gainean. Zumaiarrak diruz pobreago edo aberatsago izango diren galdetuta, gehienen iritziz berdin mantenduko da edo pobreago izango dira; eta, zertan egingo duten lan galdetuta, iritzia zatikatuago dago: %42k uste dute turismo sektoreak hartuko duela indarra, %32k, berriz, askok herritik kanpo alde egin beharko dutela lanera, eta gainontzeko %24k, azkenik, uste dute industrian egingo dutela lan gehienek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide