Pilota festa antolatu du Zumaiako Pilota Elkarteak larunbat honetarako

Intza Trula

Pilota Festa 2019 (Javier Carballo).

Guztira zortzi partida jokatuko dira larunbatean Odieta frontoian.

Zumaiako Pilota Elkarteak pilota festa antolatu du larunbat honetarako; hori horrela, 16:00etan hasita zortzi partida jokatuko dira Odieta frontoian. Eskuzko pilotari dagokionez bost partida jokatuko dira; bi benjaminenak (binaka) eta hiru alebinenak (buruz buru).

Palazko partidak, berriz, hiru izango dira; bi benjaminenak (binaka), eta beste bat alebinena (buruz buru). Partidak amaitu ostean sari banaketa egingo dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide