Egur taila ikastaroko sorkuntzak, bihartik ikusgai

Maria Maya Manterola

Egur taila eta zeramika erakusketa, iaz. (Baleike)

Behin pintura tailerreko lanak erakutsita, egur taila ikastaroan sortutako piezak ikusi ahal izango dira bihartik hilaren 14ra bitartean Oxford aretoan.

Urtero legez, ikasturte amaieran Forondan egiten diren tailerretan sortutako lanak izango dira egunotan ikusgai Alondegiko Oxford aretoan. Asteartera bitarte, pintura tailerrekoen lanak izan dira, eta bihartik hilaren 14ra, berriz, egur taila ikastaroan sortutako piezen bildumak hartuko du aretoa. 

Egunero zabalduko dute aretoa 18:30etik 20:30era, eta asteburuan 12:00tatik 14:00etara ere bai.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide