Urolako trenari buruzko diapositiba-proiekzioa egingo dute

Unax LarraƱaga

Urolako trenaren artxiboko argazkia.

Urolako trena. Bidaia bat iraganera, Zumaiatik Zumarragara joaten zen trenaren inguruko emanaldia eskainiko du Sabino Legarda Ereñok, Zestoako Kultur Etxean. Ekainaren 15ean izango da, 19:00etan.

Urolako trena. Bidaia bat iraganera izeneko diapositiba-proiekzioa emango du Sabino Legarda Ereñok ekainaren 15ean, Zestoako Kultur Etxean. Urolako trena, 1926tik 1986ra arte Zumarraga eta Zumaia lotu zituen garraiobidea izan zen, eta hura gogora ekartzeko eta belaunaldi berriek ezagutzeko aukera aparta izango da emanaldia.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide