Zarauzko Triatloiak eragina izango du inguruko errepideetako trafikoan

Maria Maya Manterola 2023ko eka. 7a, 17:00

Kirol proba eguerdian hasiko da, eta 20:00ak aldera amaitu. Kostako errepidea itxita egongo da hainbat orduz. 

Zarauzko XXXV. Triatloia jokatzekoa da larunbat honetan, ekainaren 10ean. Jakinarazi dutenez, probak iraun bitartean hainbat aldaketa izango dira inguruko trafikoan eta garraio zerbitzuetan.

Kostako N-634 errepidea, esaterako, itxita egongo da 14:00etatik 18:30era Zumaiatik Zarauzko noranzkoan. Zarauztik Meagarako errepidea ere itxiko dute ordu horien artean, bai Zarauzko Elizaurre kaletik, eta baita Bizkaia-Foruen biribilgunetik ere.

Zarauztik Zumaiarako noranzkoan, autobusez, Nafarroa kalea 1-3 eta Sanz Eneako geltokiak kenduko dituzte, eta Don Leandro kalearen parean ahalbidetuko den behin behineko geltokian hartu beharko da autobusa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide