Udaberriko argazki rallyaren sari banaketa, bihar Oxford aretoan

Intza Trula 2023ko ekainaren 8a

Maiatzaren 21ean ospatu zen Udaberriko rallyaren sari banaketa egingo dute bihar, Oxford aretoan.

Udaberriko argazki rallya egin zuten maiatzaren 21ean. Bihar, ostirala, sari banaketa egingo dute Oxford aretoan 19:00etan. 

16 urtetik gorakoetan, irabazleak 200 euro jasoko ditu Gertuk emandako erosketa bonoetan, eta baita garaikurra ere; bigarrenak 150 euro jasoko ditu, bonoetan; eta hirugarrenak 120 euro erosketa bonoetan. Herriko partaide onenak, berriz, 100 euro jasoko ditu Gerturen erosketa bonoetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide