Uztailaren 23ko hauteskundeetarako errolda ikusgai dago jada

Intza Trula 2023ko ekainaren 8a

Datorren uztailaren 23an izango diren Espainiako Kongresurako hauteskundeetarako errolda ikusgai dago.

Datorren uztailaren 23an egingo dira Espainiako Kongresurako hauteskundeak, eta bozetarako errolda ikusgai du Zumaiako Udalak. Ekainaren 12ra bitartean ikusi ahal izango da, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan. Herritarrek ordura arte izango dute kexak edota erreklamazioak aurkezteko aukera, eta hauteskunde mahaikideen zozketa hilabete bukaeran egingo da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide