Ikusgai dira Forondako egur taila ikastaroko piezak

Maria Maya Manterola 2023ko eka. 9a, 11:30

Hilaren 14ra bitarte, Forondako ikastaroan sortutako lanen bilduma ikusgai izango da Oxford aretoan. 

Ikasturte amaieran Forondan egiten diren tailerretan sortutako lanak izango dira egunotan ikusgai Alondegiko Oxford aretoan. Joan den asteartera bitarte, pintura tailerrekoen lanak izan ziren, eta atzotik hilaren 14ra, berriz, egur taila ikastaroan sortutako piezen bildumak hartuko du aretoa. 

Egunero zabalduko dute aretoa 18:30etik 20:30era, eta asteburuan 12:00tatik 14:00etara ere bai.

Argazkiak: Miriam Romatet.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide