Euskara ikastaroak eskainiko dituzte adinekoak zaintzen dituzten langileentzat

Intza Trula 2023ko eka. 9a, 17:11

(Zumaiako Udala).

Beste urtebetez oinarrizko ulermena landu eta esaldi erabilienak ikastea helburu duen ikastaroa antolatu du udalak adinekoak zaintzen dituztenentzat.

Adinekoak zaintzen aritzen diren langileentzat euskara ikastaroak antolatu ditu Zumaiako Udalak beste urtebetez. Oinarrizko ulermena lantzea eta esaldi erabilienak ikastea da ikastaroaren xedea, "zaindutako pertsonekin gertuko harremanak lantzeko", udalak azaldu duenez.

Martxoan hasi eta maiatzera  arte iraungo du ikastaroak, eta ondoren ikasitakoa sakontzeko beste saio batzuk ere egingo dituzte ekainean, Eulen enpresako zaintzaile batzuekin batera. Banaiz Bagara elkarteko Pako Aristi arituko da aurtengoan ere irakasle.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide