Asfaltatze lanak direla medio, trafiko aldaketak egongo dira datozen egunetan Estazio kaleko trafikoan. Eguraldiak laguntzen badu, bihar eta etzi gauean asfaltatuko dute errepidea, eta margo lanak, berriz, ekainaren 15ean egingo dituzte.
Estazio kalea berrurbanizatzeko lanak egiten ari dira, "errepidearen egoera hobetzeaz gain, oinezkoei lehentasuna emateko", udalak azaldu duenez. Hori horrela, udalak "obretan ezarritako seinaleekin kontuz ibiltzeko eta abiadura mugak errespetatzeko" eskatu die herritarrei, "guztien segurtasuna bermatzeko".