Motozaleak Alai auzategian elkartuko dira larunbatean

Maria Maya Manterola 2023ko ekainaren 13a

Topaketaren artxiboko irudia. (Baleike)

Urtero legez, Alai auzunean egingo dute bat motozaleek, eta beren afizioarekin lotutako jarduera ugari egingo dituzte egun osoan zehar. 

Motozaleak batzeko eguna antolatu du beste urte batez Urola Kosta Bikers taldeak. Urtero bezala, Alai auzunean elkartuko dira, eta jarduera ugari izango da goizean goizetik hasita. Moto irteera, talde argazkia zein bazkaria antolatu dituzte larunbaterako, eta Zumaiako nahiz inguruko herrietako motozale ugari espero dituzte antolatzaileek. Dena den, gehienez ere, 150 zaleentzat prestatu dute egitaraua. 

Egitaraua

9:30. Ongietorria eta kamiseta banaketa. 
11:00. Moto irteera Alai auzunetik. 
12:00. Moto irteera bukaera Alai auzunean.
13:00. Talde argazkia.
13:15. Moto irteera jatetxera.
13:30. Ibilbide barregarria Beheko plazaren inguruan.
14:30. Bazkaria Kupela jatetxean.
17:00. Itzulera Alai auzunera eta moto jokoak.
18:00. Show Stunt.
19:00. Zozketak. 
Ondoren, festak auzunean jarraituko du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide