Etzi, osteguna, amaituko da terrazen araudi berrira egokitzeko eta baimen berriak eskatzeko epea. Udalak azaldu duenez, "espazio publikoaren erabileraren inguruan azken urteetan jasotako kexa eta erabilera desegokiak tarteko", gaia berrartu zuten iaz. Hori horrela izanik, eta inplikatutako sektore eta herritarrekin bildu ostean, maiatzaren 23an terrazen ordenantza berria argitaratu zuten Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Hasiera batean ordenantza berrira egokitzeko epea ekainaren 1era artekoa bazen ere, bi aste luzatu zuen epea. Hori horrela, ostegunerako ostalari eta dendari guztiek baimen berriak eskatu beharko dituzte. Zumaiako Udalak azaldu du, "epe horretan eskaera egin ez bada, zehapen-espedientea" irekiko zaiela "araudi berrira egokitu ez diren establezimenduei".
Eskera orria eta establezimendu bakoitzari dagokion dokumentazioa ikus daiteke udalaren webgunean.