'Los Reyes Del Mundo' filma eskainiko dute bihar zineforum saioan

Intza Trula 2023ko ekainaren 14a

Drama eta abentura barnebiltzen dituen 'Los Reyes Del Mundo' filma eskainiko dute bihar arratsaldean Aita Marin.

Biharko zineforum saioan 'Los Reyes Del Mundo' filma ikusi ahal izango da, 19:00etan, Aita Marin. Donostiako Zinemaldian film onenaren urrezko maskorra irabazi zuen abentura eta drama nahasten dituen pelikula honek.

Erresistentzian dagoen desobedientziari, adiskidetasunari eta duintasunari buruzko istorioa. Rá, Culebro, Sere, Winny eta Nano. Medellin kaleko bost mutil. Erreinurik, legerik, familiarik gabeko bost erregek bidaia bat egiten dute agindutako lurraren bila. Ipuin subertsibo bat, errealitatearen eta eldarnioaren artean dabilen klan basati eta maitagarri baten bidez. Ezerezera bidaia, non dena gertatzen den.

Zuzendaria: Laura Mora Ortega. Aktoreak: Carlos Andrés Castañeda, Davison Florez, Brahian Acevedo, Cristian Campaña. Generoa: drama. Urtea: 2022. Herrialdea: Kolonbia.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide