Julen Garcia artista zumaiarrak euskaraz egindako abestia kaleratuko du hilaren 22an. ‘Zuregatik’ abestia, lagun min bat omentzeko egindako kantua da, 16 urte zituela Iseka taldearekin konposatutakoa, baina oraingoan aldaketa batzuk eginda dakar.
Single berriak pop eta rock soinuak nahasten ditu, eta emozioa eta indarra batzen ditu. Hori horrela, mezu hunkigarri bat helarazten du bere letrarekin: "Zure irribarrea, baita nire barnean, ahaztuko ez zaitut, nire lagun maitea".
Garciaren abestietan ohikoa den moduan, artista bera da ‘Zuregatik’ kantaren ekoizlea ere. Estudio Uno-n grabatu dute, eta prozesuan parte hartu dute Iseka taldeak, eta Ainhoa Larrañaga abeslariak ere; lehenak, konposaketa lanetan, eta bigarrenak koruak egiten. Halaber, bigarren albuma ateratzeko konposizio, ekoizpen eta grabaketa lanetan ari da artista zumaiarra. Spotify, Apple Music, Tiktok eta Amazon Music plataformek Julenen aldeko apustua egin dute, musika eszenan gorabidean dagoen talentu gisa. Hala nola, ‘Novedades Viernes’, ‘Pop Clásico’, ‘Pop Crema’ eta #1 ‘España Alternativa’ zerrendetan agertu da. Helbide honetan eskuragarri dago presave-a.