Zuhaitz bat erori da Bidabe Azpia kaleko errepidera

Maria Maya Manterola

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Bidabe Azpia kaleko 15. atariaren aurreko errepide zatia estali du zuhaitzak. Ez da zauriturik izan.

Gaur goizean Bidabe Azpia kalean zuhaitz bat erori da errepidera, Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Kaleko 15. atariaren parean izan da, eta berehala bertaratu dira suhiltzaileak lekura. 

Ez zauriturik ez kalterik izan, eta zuhaitza jaso bezain laster zabaldu dute berriz ere errepidea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide