Baratzeko izurriei buruzko tailerra izango da astelehenean Keretxudin

Maria Maya Manterola 2023ko ekainaren 17a

Keretxudi Baratze Parkean izango da Furgobaratza 18:00etatik 19:30era, arazoak konpondu eta praktika egokiak proposatzen.

Baratzean egon ohi diren gaixotasun, izurri eta bestelako arazoei aurre egiteko moduak eta produktuak izango dituzte hizketagai Furgobaratzaren hurrengo saioan. Astelehenean izango da, 18:00etatik 19:30era, Keretxudi Baratze Parkean. 

Tartean behin bisitak egiten ditu Furgobaratzak Sareko Baratze Parkeetara, arazoak konpontzen lagundu eta praktika egokiak proposatzeko. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide