Alai auzunea, motozaleen topaleku

Maria Maya Manterola 2023ko ekainaren 18a

Beren afizioarekin lotutako jarduera ugari izan zituzten atzo egun osoan zehar, Urola Kosta Bikers taldeak antolatuta.

Motozaleak elkartzeko eguna izan zen atzokoa Zumaian. Urtero legez, goizean goizetik hasi eta iluntzera arteko jarduera andana izan zen, eta zale ugari gerturatu zen Alai auzunera, bai herrikoak, eta baita Zumaiatik kanpokoak ere.

Moto irteera, bazkaria nahiz moto jokoak egin zituzten egunez, baita show stunt-a ere. Edonola ere, festak Alai auzunean bertan jarraitu zuen gero. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide