Zeramika tailerreko ikasleen lanak Oxforden ikus daitezke

Maria Maya Manterola 2023ko ekainaren 18a

Joan den ostiralean zabaldu zuten Oxford aretoan Forondako zeramika ikastaroko lanen erakusketa, eta ostegunera bitarte bisitatu ahal izango da.

Pintura eta egur taila ikastaroetako lanen ondoren, zeramika tailerrean sortutako piezak ikusgai daude Alondegiko Oxford aretoan. Hilaren 22ra artean bisitatu ahal izango dira 25 ikaslek ondutako piezak. 

Egunero zabalduko dute aretoa 18:30etik 20:30era, eta asteburutan eguerdian ere bai, 12:00etatik 14:00etara.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide