Igaro berri den ostegunean 89 urteko emakume bat hil zuen gizonezko batek Bilbon. Hilketa matxista arbuiatzeko elkarretaratzea deitu du Zumaiako Mugimendu Feministak biharko, hilak 19. Saregile plazan izango da protesta, 20:00etan.
Zenbait hedabideren arabera, ostegun gauerdian gizonezko bat polizia auto batengana hurbildu eta senide bat erail zuela aitortu zien ertzainei. Osasun langileek baieztatu zuten senidea hilda zegoela haren etxean, eta atxilotu ondoren, epaileak espetxera bidali du gizonezkoa, hilketaren egilea delakoan.