Pilota txapelketa herrikoiko finalerdiak jokatuko dira datorren astean

Maria Maya Manterola 2023ko ekainaren 19a

Eskuzko modalitateko finalak ostiralean jokatuko dira, hilak 23, Odietan. Antolatzaileek jakinarazi dituzte ostiralean lehian izango diren bikoteak. Palazko finalak, berriz, San Pedro egunean izango dira. 

Bere amaierara iristen ari dira dagoeneko eskuzko eta palazko pilota txapelketa herrikoiak. Eskuzko binakakoan, igaro den astean jokatu zituzten finalera sailkatzeko partidak, eta ondorengo bikoteak izango dira datorren ostiralean, hilak 23, nor baino nor, Odietan: 

  • Ander Odriozola eta Oihan Iribar / Oihan Etxabe eta Kimetz Etxabe.
  • Peio Etxabe eta Aitzol Oliden / Unai Beristain Jon Alkorta. 

Palazkoan, berriz, hilaren 29an izango dira finalak, San Pedro Egunean. Ondorengoak dira azken jardunaldiko emaitzak:

  • Izarra eta Larra 22 / Zendoia eta Oskarbi 8.
  • Calderon eta Ulazia 22 / Gorostola eta Paxa 11.
  • Ruiz eta Luis Mari Alberdi 22 / Akuxi eta Iriondo 19.
  • Akuxi eta Iriondo 22 / Mendizabal eta Mendizabal l 15 .

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide