Bilboko hilketa matxista gaitzetsi dute Zumaian ere

Maria Maya Manterola

Argazkia: Zumaiako Mugimendu Feminista.

Joan den osteguneko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak izan dira tokian tokiko eragile feministek deituta. Zumaian ere herritar ugari batu zen atzo egindako protestara.

Joan zen ostegunean 89 urteko emakume bat hil zuen gizonezko batek Bilbon. Hilketa matxista arbuiatzeko protesta egin zuten Zumaian ere, Mugimendu Feministak deituta, atzo, Saregile Plazan. Herritar ugari batu zen Matxismoak hiltzen gaitu, aski da! zihoen pankartaren atzean, Bilbokoa eta azken hiru hilketa matxistak gaitzesteko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide