Udako udaleku irekietan parte hartuko duten haurren guraso eta tutoreekin bilerak izango dira bihar, asteazkena. Ludotekako hezitzaileek beren haurra zein taldetan egongo den esan, eta udalekuetako programazioaren berri emango diete bertaratzen direnei.
Bi bilera deitu dituzte: lehenengoa euskaraz izango da, 17:00etan hasita; eta bigarrena, gazteleraz, 17:45ean. Bi saioak Aita Mariko zine aretoan izango dira. Zuzendaritza taldea ezagutzeaz gain, galderak nahiz zalantzak argitu ahal izango dituzte bertan.
Halaber, Ludotekako hezitzaileekin harremanetan jartzeko bideak erraztu nahi izan dituzte. Horretarako, ludoteka@zumaia.eus helbidera idatzi daiteke, edo 943-14 32 64 telefono zenbakira deitu.