Bainua debekatzen duen bandera gorria jarri dute Itzurun eta Santiago hondartzetan. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak bainu guneen zaintza sanitarioa egiten du, eta urtero egiten dituzten analisien arabera erabakitzen du ura bainurako egokia den ala ez.
Egindako ur analisietan ateratako azken emaitzek azaldu dutenez, E. coli bakteriaren onartutako muga gainditzen du urak; hori dela-eta, bandera gorria jarri dute herriko bi hondartzetan.