'Kontakizunekin jolasean' antzerki tailerra, bihar arratsaldean Torreberrin

Intza Trula 2023ko ekainaren 26a

Olatz Beobide, Nerea Arriola eta Maitane Perez aktore eta sortzaileak (Zumaiako Udala).

Olatz Beobide, Nerea Arriola eta Maitane Perez aktore eta sortzaileek gidatuko dute antzerki tailerra, bihar arratsaldean, Torreberrin.

Kontakizunekin jolasean antzerki tailerra eskainiko dute bihar Olatz Beobide, Nerea Arriola eta Maitane Perez aktore eta sortzaileek. Geuretik Sortuak egitasmoa dela eta, Zumaian egonaldia egiten ari dira hiru sortzaile horiek.

Jada tailerra eta solasaldia eskaini dituzte Zumaiako herritarrentzat, eta bihar antzerki tailerra egingo dute. Hiru emakumeen esanetan, tailerreko jolasak eta dinamikak "konfiantzazko espazio eroso bat sortzera zuzenduak" egongo dira, eta helburua "dibertitzea eta elkarrekin tarte atsegin bat pasatzea" izango da, "kontuak gora eta behera, istorioetan murgilduz eta haiekin gozatuz".

Antzerki tailerra bihar 18:00etatik 20:00etara bitartean izango da, Torreberrin. Izena emateko maitane.perez@gmail.com helbidera idatzi edo Whatsapp bidez 680 20 12 11 zenbakira mezua bidali beharko da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide