Beheko Plaza elkarteak Benidormera bidaia antolatu du urrirako

Maria Maya Manterola

Urriaren 1tik 12ra artean bidaiatuko dute Alacantera. Hogarreko bulegoan eman dezakete izena interesdunek, 11:00etatik 12:00etara biteartean.

Bidaia berri batekin dator Zumaiako Beheko Plaza erretiratu eta pentsiodunen elkartea. Izan ere, bazkideei zuzenduriko bidaia antolatuko du urriaren 2tik 12ra artean. Benidormera (Alacant) joko dute. 

Interesa dutenek dagoeneko izena eman dezakete, 11:00etatik 12:00etara bitarte, Hogarreko bulegoan. Bidaiaren inguruko xehetasunak jubilatuen etxeko iragarki oholean aurki daitezke. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide