Zumaiako Txistulari bandak eta ZUMB Musika Bandak kontzertua eman dute eguerdian

Intza Trula 2023ko ekainaren 29a

Goizean ekitaldi ugari egon dira herrian zehar, horietako bat izan da Zumaiako Txistulari bandak eta ZUMB Musika Bandak eskainitako kontzertua.

Zumaiako Txistulari bandak eta ZUMB Musika Bandak kontzertua eskaini dute gaur eguerdian Eusebio Gurrutxaga plazan.

Kontzertuan zehar hainbat pieza jo dituzte, hala nola Minuetoa, Pozaldi, Koikille, Garbine eta Pentagrama batek haizean. Amaitzeko, 'Homenaje a Laskurain' pieza jo dute, non fandangoa, arin-arina, biribilketa eta beste estilo batzuk barnebiltzen dituen.

17:30etatik aurrera ekintza gehiago daude antolatuta arratsalde osoan zehar; besteak beste, Herriko Pala Txapelketaren finala Odieta frontoian, Joselontxos txarangaren kalejira, herri kirolak Eusebio Gurrutxaga plazan, Tolosako dultzaineroak, eta, amaitzeko, su artifizialak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide