Herrian azken aldiz jokatuko du gaur Iñaki Osa Goikoetxeak

Intza Trula 2023ko ekainaren 30a

Iñaki Osa Goikoetxeak erretiroa iragarri zueneko prentsaurrekoa (Maria Maya).

27 urteren ondoren erretiroa hartuko zuela iragarri zuen duela astebete inguru Iñaki Osa Goikoetxeak, Jai Alai Master Series txapelketaren berri emateko deitutako prentsaurrekoan.

Zazpi urte besterik ez zituela hasi zen Iñaki Osa Goikoetxea zesta puntan, eta herrian jokatuko duen azken partida izango da arratsaldekoa, gaur emango baitio agur birari hasiera. Partidarako sarrerak agortuta daude jada.

Hilaren 20an, Jai Alai Master Series txapelketaren berri emateko deitutako prentsaurrekoan iragarri zuen bere erretiroa pilotariak, baina bere ibilbide profesionalari amaiera eman aurretik, hainbat partida ditu hitzartuta.  Agur biraren lehen partida Zumaian jokatuko du, hori horrela, 19:00etan Aitzuri pilotalekuan Goikoetxea eta Manzi, Barandika eta Lopezen aurka lehiatuko dira. Bestetik, Arbe eta Urangak Cosme eta Zabalaren aurka jokatuko dute.

Horrez gain, datozen hilabeteetan hainbat partida jokatuko ditu Goikoetxeak:

  • Donibane-Lohitzunen, uztailaren 6an eta abuztuaren 29an.
  • Paun, uztailaren 7an eta irailaren 7an.
  • Gernikan, uztailaren 15ean eta abuztuaren 12an.
  • Biarritzen, uztailaren 10ean eta abuztuaren 12an.
  • Hondarribian, abuztuaren 11n eta irailaren 16an.
  • Durangon, urriaren 9an eta 16an.
  • Madrilen, urriaren 20an eta 22an.
  • Winter Series-ean, urriaren 30ean eta otsailaren 1ean.

 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide