Artisauen lanak ikusgai izango dira bihar Beheko plazan

Maria Maya Manterola

Artisau azokako irudia, iaz.

Zumaiako nahiz inguruko herrietako sortzaileek beren lanak erakutsiko dituzte bihar, igandea, Zumaian. Haiek egindako produktuak erosi ahal izango dituzte herritarrek. 

Jada garaiotan ohikoa den artisauen azoka izango da bihar, igandea, Beheko plazan. Herriko nahiz inguruko herrietako artisauen postuek hartuko dute plaza, eta 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango dira zabalik, beren produktuak bertatik bertara ikusi edota erosteko. 

Askotariko esku langileak espero dituzte. Sortzaileak, nekazariak, ukendugileak nahiz jostunak izango dira bertan, besteak beste.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide