Puro Relajo talde nafarrak duen fama agerian geratu zen atzo Zumaian eman zuen kontzertuan. Izan ere, Eusebio Gurrutxaga plaza jendez bete zen boskoteak jotzen dituen rantxerak eta mexikar ukituak dituzten bestelako doinuak entzuteko gogoz.
Herritar bat ere gonbidatu zuten agertokira igotzera, Juanin El Charro de Zumaia Sanchez. Elkarrekin El Rey abestia jo eta abestu zuten, bideoan ikus daitekeen bezala.