Kodaore judo taldeak ikasturte amaierako erakustaldia eman du

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko uztailaren 2a

Ekitaldiarekin Kadaore judo taldeko kideek itxiera eman diote aurtengo denboraldiari.

Atzo Zumaiako Kodaore judo taldeak erakustaldia egin zuen Ondartxo plazan. 80 haur inguru bildu ziren hitzorduan eta erakustaldian gurasoekin batera judoan egiteko aukera izan zuten txikienek. Ekitaldiarekin itxiera eman diote aurtengo denboraldiari, eta udako oporrak aprobetxatuko dituzte atseden hartu eta ikasturtea indarberrituta hasteko.
 
Argazkiak: Kodaore judo taldea

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide