Musika udalekuetako bilera egingo dute bihar gurasoentzat

Intza Trula 2023ko uztailaren 2a

Musika udalekuetan parte hartuko duten haurren gurasoei bilerara joateko deia luzatu diete antolatzaileek.

Musika udalekuetako bilera egingo dute bihar programazioaren inguruko xehetasunak zehazteko eta gurasoek izan ditzaketen zalantzak argitzeko, besteak beste.

Musika, dantza eta askotariko jolasak egiten dituzte txikienei zuzendutako saio hauetan. Uztailaren 17tik 28ra bitartean izango dira aurten, goizez. Landarbaso abesbatzarekin batera, musika lantzen dute Musi-k udalekuak deituriko saio horietan, baina baita dantza nahiz askotariko jolasak ere.  

Bihar egingo dute bilera, 17:30ean Ubillosen. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide