Pasa den asteburuan Iruñean izandako erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin zuten Saregileen plazan, Zumaiako Mugimendu Feministak deituta. Udalak ere "gogor" salatu du hilketa matxista, eta familiako nahiz gertukoei elkartasuna adierazi die. 2023an Euskal Herrian indarkeria matxistagatik hildako laugarren emakumea da.
51 urteko gizonezko bat da atxilotua, bikotekidea labankadaz hiltzea egotzi diote, Ermitagaña auzoko Anayak tabernan. Atxilotuak bere burua entregatu zuen polizia etxean, eta genero indarkeria egotziko diotela baieztatu dute. Sumarioa sekretupean dago.