Suzirien jaurtiketarekin emango diete hasiera sankristobalei

Intza Trula 2023ko uztailaren 7a

2019. urteko Sankristobalak Narrondon.

19:30ean egingo dute suzirien jaurtiketa Narrondon, San Kristobal jaiei hasiera emateko. Astelehenera arte iraungo duen festa egitaraua prestatu dute.

Gaur, 19:30ean, emango diete herritarrek hasiera Narrondoko San Kristobal festei suzirien jaurtiketarekin. Lau egunetarako egitaraua prest dute auzoko bizilagunek; gaur hasi eta astelehenera bitarte ospatuko dituzte festak. Izan ere, Kristobal Deunaren Eguna astelehenean izango da.

Asteburuan askotariko ekitaldiak izango dira auzoan, haurrei, gazteei zein helduei zuzendutakoak. Gure Ametsa elkarteak eta Jai Batzordeak eta Zestoako nahiz Zumaiako udalek elkarlanean antolatu dute egitaraua. 

Datozen egunetarako egitaraua:

Gaur, ostirala

19:30. Suziriak jaiei hasiera emateko.

Ondoren, sagardo dastaketa pintxoekin, karpan.

Ordu berean, Gure Ametsa elkartean II. Hanburgesa Festa.

22:00. DJ Olaberri karpan.

Bihar, larunbata

15:30. Mus eta eskoba txapelketa.

16:30-19:30. Haur eta gaztetxoentzat puzgarriak eta txokolatada.

20:30. Sardin jana. Sardinak dohainik eta edaria eta saiheskia ordainduta.

21:00. Afaria, Gure Ametsa elkartean.

22:30. Obaneuke erromeri taldea, karpan.

Uztailak 9, igandea

10:00-15:00. I. Artisau Azoka eta taloak. Goizean zehar, hamaiketakoa Gure Ametsa elkartean.

12:00. Asto proba. Egun guztian zehar, Jagoba eta Maddalen trikitilariak.

14:30. Paella jana.

18:00. Lopeneren poniak. Jarraian, Euskal Pentatloia: Amalur Arbelaitz, Ane Zapiain, Andoni Izeta eta Xabier Zaldua. Ondoren, zikiroa pintxotan karpan. Eguna amaitzeko, erromeria Jagoba eta Maddalen trikitilariekin oholtzan.

Uztailak 10, astelehena

Kristobal Deunaren Eguna

11:30. Herri meza.

Ondoren, hamaiketakoa karpan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide