Odol ateraketa izango da datorren asteazkenean

Intza Trula 2023ko uztailaren 7a

Odol ateraketa.

Jubilatuen Etxean egingo dute ateraketa, eta txanda hartzeko aukera zabalik dago jada.

Asteazkenean, hilak 12, odol ateraketa izango da Zumaian. Jubilatuen Etxean egingo dute, 16:30etik 20:30era.

Txanda hartzeko aukera zabalik dago www.gotatanta.eus webgunean, asteleheneko 08:00ak bitarte. Halaber, denbora horretatik kanpo txanda hartu nahi dutenek, telefonoz egin beharko dute, astelehen edo asteartean, 17:30etik 21:00etara, 609 81 27 06 zenbakira deituta. 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide