Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

EH Bilduk ekitaldi politikoa egingo du gaur arratsaldean

Onintza Lete Arrieta

Jon IƱarritu eta Olaia Duarte.

Uztailaren 23an Espainiako Gorteetarako hauteskundeak izango dira, eta gaur Beheko Plazan izango dira herritarrekin Jon Iñarritu eta Olaia Duarte. Kongresuko zerrendan bigarrena da Iñarritu, eta Senatukoan bigarrena, berriz, Duarte.

Bi aste falta dira uztailak 23 izateko. Egun horretan egingo dituzte Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, eta EH Bilduk ekitaldi politikoa antolatu du Zumaian gaur arratsalderako.

Hitzordua 19:30ean da Beheko Plazan, eta bertan parte hartuko dute Jon Iñarrituk eta Olaia Duartek. Kongresuko zerrendan bigarrena da Iñarritu, eta Senatukoan bigarrena, berriz, Duarte. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide