Helene Alberdi: "Zumaiako itsas zeharkaldia inoiz egin gabea nintzen"

Joane Alberdi eta Onintza Lete Arrieta

Itzurun-Arranpla itsas zeharkaldia egin zuten atzo 150 igerilari inguruk, eta Helene Alberdi eta Adnan Mustafic izan ziren garaileak. Probaren amaieran protagonistetako hirurekin hitz egin zuen hedabide honek: Helene Alberdirekin eta gizonezkoetan bigarren eta hirugarren egin zuten Xabier Labakarekin eta Iñigo Eizagirrerekin.

Jende ugari elkartu zen atzo arratsaldean arranplan nahiz Itzurun hondartzan, Taosa igeriketa taldeak antolatzen duen Itzurun-Arranpla itsas zeharkaldia ikusteko.

Helduen proban 150 igerilari inguruk hartu zuten parte, eta Helene Alberdi eta Adnan Mustafic izan ziren garaileak. Probaren amaieran protagonistetako hirurekin hitz egin zuen hedabide honek: Helene Alberdirekin eta gizonezkoetan bigarren eta hirugarren egin zuten Xabier Labakarekin eta Iñigo Eizagirrerekin. 

Kronika, sailkapenak eta argazkiak hemen ikus daitezke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide